pribatutasun politika
Gabetasun Politika
Bizkaiko Foru Aldundiak isilpekotasun zorrotza bermatzen du erabiltzaileek ematen dituzten datuak hartu eta erabiltzean. Halaber, datu pertsonalak babesteko legeak ezartzen dituen segurtasun-neurriak hartu dira, eta eskura dauden bitarteko eta baliabide tekniko guztiak jarri dira emandako datu pertsonal horiek galdu, gaizki erabili, aldatu edo lapurtu ez daitezen, edo inor sar ez dadin baimenik gabe.
Jasotzen diren datu pertsonalak automatizatu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak automatizatuta dituen fitxategietan sartuko dira. Erabiltzaileek ematen dituzten datuak, gainera, soilik erabiliko dira harpidetza-formularioan azaltzen diren xedeetarako.
Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, bizkaia.net-en izena ematen duen erabiltzaileak une oro izango du datuetara sartu, horiek zuzendu, ezabatu eta baliogabetzeko eskubidea. Betiere, aipatu legean, hori garatzen duten gainerako arauetan eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legean ezarritako baldintzak jarraituz (34/2002 legea, uztailaren 11koa).
Bizkaiko Foru Aldundiak baliabide teknikoak eskainiko dizkie erregistratuta dauden erabiltzaileei, datu pertsonalak eman baino lehen, Datu Pertsonalak Babesteko Politikari buruzko oharra edo garrantzizko beste edozein informazio irakur dezaten. Horrela, erabiltzaileak irakurritakoarekin ados badaude baimena eman eta Bizkaiko Foru Aldundiak euren datu pertsonalak automatizatu egingo ditu.
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena
OBISPO ORUETA, 6
48009 BILBAO (BIZKAIA)






