Hasiera
Zer da ekitea?
Prest zaude?
Zer da ekitea?
Prest zaude?
Benetako gogoa daukat enpresa sortzeko?
Esan dugu enpresa bat sortzea zirraragarria dela, baina ez da erraza.
Horrenbestez, zure ideiaren edo proiektuaren garapenean aurrera egin baino lehen, garrantzizkoa da zure enpresa sortzeak dakarren guztia zeureganatzeko gaitasunik ote duzun aztertzea.
Mesedez, eman erantzun zintzoa honako galdera hauei.
Ekintzailea zara?
Zeure esku egongo da proiektuak garatzeko, zeure astia antolatzeko, arreta jartzeko eta xehetasun guztien jarraipena egiteko erantzukizuna.
Nola moldatzen zara beste pertsona batzuekin?
Enpresaburuek lan-harremanak ezarri behar izaten dituzte era askotako pertsonekin, esaterako, bezeroekin, enpresako pertsonekin, banketxeetakoekin eta kanpoko profesionalekin. Pertsonekiko harreman horiek funtsezkoak dira enpresaren jardunean, eta beraz, arreta oso handia jarri beharko diezu.
Ona zara erabakiak hartzen?
Enpresa txikiak dituzten pertsonek erabakiak hartu behar izaten dituzte, batzuetan berehalakoak, garrantzitsuak eta presiopekoak.
Beharrezko energia fisikoa eta emozionala duzu enpresa edo negozioa administratzeko?
Negozio baten jabe izatea oso zirraragarria izan daiteke, baina lan asko egin behar da.
Planifikazio eta antolamendu ona duzu lanerako?
Ikerketen emaitzek agerian jarri dutenez, planifikazioa enpresen porrotaren ohiko eragilea da. Pertsonengan oinarrituriko eta bezeroengana bideraturiko antolamendu ona lagungarria izan daiteke zailtasun asko ekiditeko.
Beharrezko kemena duzu?
Motibazio handia edukitzea lagungarria da une zailak igarotzeko.
Enpresak zure familian izango duen eragina onartzek prest zaude?
Enpresa baten hasieran, lehenengo urteak zailak izan daitezke familia-bizitzarako. Garrantzitsua da zure familiak aurrean zer egoera duen jakitea eta zuk euren laguntza edukitzea etapa horietan.
GALDERA HAUETARIKOREN BATI EZEZKO ERANTZUNA EMANEZ GERO, AGIAN HOBETO AZTERTU BEHARKO DUZU ZEURE ERABAKIA






