Bizkaia Emprende: Bizkaiko enpresak sortzean ekintzaileari laguntzeko ekimen berritzailea.

Saltar navegación
"Eduki huts egiteko kemena."
Georg Wilhelm Friedrich HEGEL
 

Inkesta

Pertsona ekintzailea zarela uste duzu?
 

Honek sustatutako web gunea:
Bizkaiko Foru Aldundia. Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila
Bizkaian Ekin Sariak
Sustatu Programa
Hasiera arrow Zer da ekitea? arrow Ekiteko 6 arrazoi

Ekiteko 6 arrazoi

 

 

Egia da, zeure enpresa sortzea ez da erraza.

Hala eta guztiz ere, negozio bat edukitzearen alde onek alde handiz konpentsatzen dituzte horren inguruko arriskuak.

  1. Zure eta zeure negozioaren etorkizuna erabaki ahal izango duzu.
  2. Lanak poz handiagoa sortzen du enpresaburuen artean, enplegatuen artean baino. Euren kontura (enplegatu barik) lan egiten duten langileen taldearen %33 eta enplegatuak dituzten langileen taldearen %45 oso pozik daude euren lan baldintzekin, eta enplegatuen artean kopuru hori %27koa baino ez da.
  3. Hobeto asetzen dira garapen pertsonala, askatasuna, independentzia eta erronken lorpena bezalako beharrizanak.
  4. Irabazteko eta hazkunde ekonomikorako ahalmena askoz ere handiagoa da.
  5. Proiektu berriren bati ekitea, neurri batean, zirraragarria da, nolabait ere arriskua nabaritzea eragiten duelako.
  6. Negozio baten kudeaketa ikasteko aukeren iturri amaigabea da.