Bizkaia Emprende: Bizkaiko enpresak sortzean ekintzaileari laguntzeko ekimen berritzailea.

Saltar navegación
"Zerbait arrakastarekin burutu bada, norbaitek erabaki ausarta hartu duen seinale."
Peter DRUCKER
 

Inkesta

Pertsona ekintzailea zarela uste duzu?
 

Honek sustatutako web gunea:
Bizkaiko Foru Aldundia. Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila
Bizkaian Ekin Sariak
Sustatu Programa
Hasiera arrow Zer da ekitea?

Zer da ekitea?

Ekiteko gaitasuna hautemateko, sortzeko eta jarduteko gaitasuna dela esan daiteke.

Ekitea egintza sortzailearen eta ekintza eraginkorraren arteko konbinazioa da.

Ekitean 3 elementuk hartzen dute parte:

  1. Aukera baten aurkikuntza.
  2. Detektaturiko beharrizana betetzen duen produktuaren, zerbitzuaren edo prozesuaren sorrera, hobaria lortu ahal izateko.
  3. Hori martxan jartzea, emaitzak lortu ahal izateko.

Fenomeno ekintzailea bi motakoa izan daiteke. Negozioren bat bere kontura hasten duena, lehendik egiten diren gauzak edo jarduerak errepikatuz, edo berritzeko eta sortzeko ahalegina egiten duena, orain arte bete barik edo modu osatugabean beteta dauden ezkutuko beharrizanei erantzuna emanez. Arriskurik gehien bigarren ekintzaileak dauka, baina ekintzailearentzat segurutik bigarren kasu hori izaten da pozgarriena.

Edozein kasutan ere, ekitea jarrera bat da, geure buruari erronkak jarrarazten dizkigun eta pertsonatzat hazarazten gaituen ezaugarria.