Hasiera
Bazenekien …?
Bazenekien …?
Bazenekien …?
Zenbat ekiten dugu?
- Lan egiteko adina duten bizkaitarren %6,33 enpresa berriak sortzen ari dira. Ehuneko hau EAEkoa (%5,29) eta Espainiako estatukoa (%5,15) baino handiagoa da, baita beste herri batzuetakoa baino handiagoa ere, adibidez, Erresuma Batua (%6,25), Frantzia (%6,03) edo Alemania (%4,47), baina Amerikako Estatu Batuetakoa (%11,33), Australiakoa (%13,38) edo Brasilekoa (%13,48) baino txikiagoa. Iturria: Regional Entrepreneurship Monitor, 2004.
- Bizkaiko ekintzaileen %84k aukera baten eraginez hasi dute euren negozioa, eta gainerako %16k enpleguko aukera hoberik ez egotearen ondorioz sortu zuten euren enpresa. Aukerako ekintzaileen datua oso ona da, herri askotan ehuneko horrek ez baitu %65 gainditzen. Iturria: Regional Entrepreneurship Monitor, 2004.
Zenbat berritzen dugu?
- Eustatek Berrikuntza Teknologikoari buruzko egindako inkesta baten arabera, 2002-2004 aldirako, Bizkaian 9 enplegatu edo gehiago zituzten enpresa guztien %30 berritzaileak ziren (merkatuan produktu edo zerbitzu berri edo hobeturen bat sartu, edo enpresan prozesu berri edo hobeturen bat sartu). Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailaren helburua tasa hori %50eraino handitzea da, 2007aren amaierarako.
- Nolanahi ere, I+G arloan egiten dugun esfortzua oraindik ere txikiagoa da Europar Batasuneko batez bestekoa baino (BPGaren %1,33 eta 2004an %1,90).
- Bizkaian 9 enplegatutik gora duten enpresa berritzaileen ia %42k finantziazio publikoa dute.
- Enpresek I+G arloan egiten duten gastuari dagokionez, aipagarriak dira injinerutzako eta teknologiako jarduerak, %71rekin.
- Bizkaiko Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailaren Sustatu programak laguntza ematen du enpresa berritzaile berriak sortzeko; laguntza programarik onena da eta horren apustua oinarri teknologikoa duten proiektu berritzaileetan oinarritzen da. 2005ean, 80 proiektuk eta 42 enpresak jaso zuten Sustaturen laguntza.
- Enpresen jarduera berritzailea neurtzeko gehien erabiltzen diren adierazleak honako hauek dira: erregistraturiko patente kopurua, royalty deritzenen kobrantza, enpresen arteko lankidetza teknologikoa, unibertsitateen eta enpresen arteko transmisio teknologikoa, goi teknologiako esportazioak, Interneten presentzia, telekomunikazioetan egindako inbertsioa, …
Enpresa berrien ezaugarriak
- Bizkaian sorturiko enpresa berrien hasierako batez besteko inbertsioa 54.000 eurokoa da. Horren %56 enpresaburuaren baliabideekin finantzatzen da (familien eta lagunen ekarpenak ere barne), eta gainerako %44 kanpoko fondoekin finantzatzen da (finantza erakundeak eta laguntza publikoak). Iturria: Regional Entrepreneurship Monitor, 2004.
-
Banaketa sektoriala (Bizkaia 2005 Txosten Ekonomikoaren arabera)

Porrotak ere erabilgarriak dira
- Negozioen erdia (gutxi gorabehera) ez da bost urtera iristen. Porrotaren eragile nagusiak, izan ere, esperientziarik ez edukitzea, sektorea ez ezagutzea, elkarturiko pertsonen arteko gatazkak, finantza arazoak eta plangintza ezegokia dira. Baina beste eragile asko daude, ia guztiak enpresa kudeaketaren ingurukoak.
- Porrotaren aurreko jarrera oraindik ere gainditu gabe dagoen ikasgaia da. Pentsatzeko modu hori oztopo handia da kultura ekintzailea garatzeko. Forbes 500 zerrendako aberatsen kopuru handiak gutxienez behin porrot egin du, baina egoera horri aurre egiten jakin dute. Bill Gatesek porrota ezagutu duten zuzendariak baino ez ditu kontratatzen, bere ustez ikasgai hori jaso ez dutenak baino askoz ere gogorragoak baitira.
- Europan enpresa ideia asko gelditu dira argirik ikusi gabe, euren bideragarritasuna merkatuan zortea probatu baino lehen ere zalantzan jarri delako. Eurobarometroak dioenez, europarren %46aren ustez, “enpresa bat ez da martxan jarri behar porrot egiteko arriskurik egonez gero”, eta estatubatuarren artean iritzi hori %25ek baino ez dute.
- Charles C. Manz autoreak “El poder del fracaso: 27 formas de convertirlos fracasos en éxitos” liburuan dioenez, porrota arrakastaren euskarria izan daiteke epe luzera. Beraren ustez, inoiz porrotik ez egiteak aditzera ematen du inoiz ez dela erronkarik izan. Autore horren arabera, arrakastadun pertsona izateko, ezinbestekoa da lehendik porroten bat egin izana.






