Bizkaia Emprende: Bizkaiko enpresak sortzean ekintzaileari laguntzeko ekimen berritzailea.

Saltar navegación
"Hobe da ekitea eta huts egitea ezer ez egitea baino."
Ezezaguna
 

Inkesta

Pertsona ekintzailea zarela uste duzu?
 

Honek sustatutako web gunea:
Bizkaiko Foru Aldundia. Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila
Bizkaian Ekin Sariak
Sustatu Programa
Hasiera arrow Berritzailea da nire proiektua?

Berritzailea da nire proiektua?

BERRIKUNTZA. Baina ZER da berrikuntza? Eta NOLA dakit egin nahi dudana berrikuntza ote den?

 

Europako Batzordeak dioenez, berrikuntza “berritasuna arlo ekonomikoan eta sozialean sortzea, asimilatzea eta ustiatzea da”.

Batzordeak berak beste jakinarazpen batean emandako definizioaren arabera,

produktuen nahiz zerbitzuen eta merkatu elkartuen gamaren berrikuntza eta zabalkundea; sortzeko, hornitzeko eta banatzeko metodo berrien ezarkuntza; aldaketen sarrera kudeaketan, lanaren antolamenduan, lan-baldintzetan eta langileen kalifikazioetan.
 

 

OCDEren Osloko eskuliburuan, berrikuntzaren definizio hauxe dago jasota:

ezagupena enpresarentzat berriak diren produktuak, zerbitzuak edo prozesuak sortzeko erabiltzea eta, behar izanez gero, ezagupena sorraraztea, edo lehengoak hobetzeko erabiltzea, eta horrela, merkatuan arrakasta izatea.
 

Definizio oso argigarria da, berrikuntzaren barruan har daitezkeen elementu guztiak biltzen baititu, Michael Porterrek emandakoa da. Bertan, berrikuntza kontzeptuaren barruan

teknologiaren barruko hobekuntzak eta gauzak egiteko modu hobeak sartzen dira. Aldaketak produktuetan nahiz prozesuetan, marketingeko ikuspegi berriak, banaketarako modu berriak, irispen berriak. Berritzaileek, aldaketa aukerei erantzuteaz gain, aldaketa hori azkarrago sortzea eragiten dute.

Berrikuntzaren zati handi bat, praktikan, oso oinarrizkoa eta apurka-apurkakoa da, erabatekoa baino gehiago. Aurrerapen txikiak eta hausnarketak pilatzearen eraginezkoa da gehienbat, aurkikuntza teknologiko handien ondoriozkoa baino gehiago. Sarritan, berriak ez diren ideiak behar ditu, baina inoiz ere benetan sustatu ez diren ideiak. Antolaketa mailako ikaskuntzaren eta I+G jarduera formalen eraginezkoa da. Eta inbertsioak behar ditu gaitasunetan nahiz ezagupenean eta, sarritan, aktiboetan eta marketingean ere bai