Bizkaia Emprende: Bizkaiko enpresak sortzean ekintzaileari laguntzeko ekimen berritzailea.

Saltar navegación
"Carpe diem. Gozatu eguna."
 

Inkesta

Pertsona ekintzailea zarela uste duzu?
 

Honek sustatutako web gunea:
Bizkaiko Foru Aldundia. Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila
Bizkaian Ekin Sariak
Sustatu Programa
Hasiera arrow Geure ekintzailerik gogokoenak

Geure ekintzailerik gogokoenak

Arrakasta izan duten ekintzaileen kasu gehiago: MAGAZINE HAZLO.com (Espiritu ekintzailearen ataria)

Atal honetan, bere negozioa sortzea pentsatzen ari den batentzat eredugarriak izan daitezkeen pertsonak aurkeztuko ditugu.

Nazioartean oso ezagunak diren pertsonak daude, esate baterako Bill Gates (Microsoften presidentea), nazioarte mailako enpresak sortu dituztenak. Hala ere, tokiko pertsona ekintzaileak ere badaude; berritzaile izaten jakin dute eta horiek egunero agerian jartzen digute, ekimena eta hobetzeko espiritua edukiz gero, edozer gauza egin daitekeela. Gogokoen ditugun hurbileko pertsona ekintzaileetariko batzuk honako hauek dira:

Fernando Canales

Fernando Canales Etxanobe bere lanbidea maite duen chef-a da. Bilbon jaio zen 1962. urtean eta Leioako ostalaritza eskolaren lehenengo promozioan atera zen. Izen handiko jatetxeetan lan egin ondoren hamar urte egin ditu Bilbon profesional gisa lanean eta gero ETXANOBE jatetxea (amaren abizena hartuta) ireki du Euskalduna Jauregian.

Jatetxean lan egiteaz gainera, komunikabideetan kolaboratzen du eta sormenerako duen gaitasuna muturreraino eramanez Localia izeneko telebista-kate batean programa arrakastatsu bat egiten du.

Berez inkonformista da eta horrek erronkei aurre egiteko adorea ematen dio, Hong Kong-en mila lagunentzako bazkaria egitea adibidez. Era berean, Dubai-n (Arabiar Emirerri Batuak) pintxoak egiten dituen taberna bati aholkuak ematen dizkio eta, Sukalki ostalaritza taldearekin batera, Bizkaiko La Arboledako Golf Klubaren ostalaritza zuzentzen du, besteak beste.

Irakurri gehiago...
 
Kepa Junkera

Kepa Junkera (Bilbo, 1965), konpositorea, produktorea eta trikitilaria, autodidakta, geldiezina eta ausarta, nazioartean gehien entzuten den Euskadiko musikarienetako bat bihurtu da. Eta mugarik gabeko musikarekin lortu du hori gainera, harrotasunez betetako euskal musikarekin: Folkean oinarritutakoa, bere sorterrikoa, baina world music delakoaren usainera eta erritmoetara irekitakoa.

Lehenengo diskoa, “Kepa, Zabaleta eta Motriku” (1987), beste batzuekin egin zuen; gero Oskorrin parte hartu du. Gaztetako bere lehenengo diskoak jazz eta folk rockari irekita egin zituen; horiek gogortu egin zuten eta esploratzaile erritmiko bihurtu zuten, bost kontinenteetako konpositore eta artista askorekin lan egiteko aukera emanez.

Oinarrizko bere lehenengo lana “Bilbao 00.00h” (1998) izan zen, eta ordutik hedapen komertziala eta artistikoa izan du Folk Album Hoberenarentzako Grammy Latinoa eskuratu arte. Compañía Nacional de Danza-k bere musika erabiltzen du eta Pedro Almodóvarrek ere aukeratzen du; horrez gain, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Musikenen, irakaslea da. Produktore moduan egin du lan eta musika klasikoa eta trikitixa batu ditu.

Irakurri gehiago...
 
Abene Mendizabal

Stop Espainiako goi mailako turismoaren harreran eta destino nazional nagusietan ekitaldiak antolatzen diharduen enpresa da. 1998tik geroztik, aisia edota negozioak direla eta enpresara jotzen duten bezeroez arduratzen da, euren ekitaldiak antolatuz edota Espainiara datozen euren gonbidatuen harrera eginez.

Enpresaren bulego sareak (Bilbo eta Bartzelona) eta laguntzaile esklusiboek Espainiako destino guztietan zerbitzu bikaina eta pertsonalizatua eskaintzea ahalbidetzen dute. Bilboko Guggenheim Museoak Stop aukeratu zuen mundu osotik datozen euren bezeroez ardura zedin Guggenheim Museoan egiten diren bisita gidatu pribatuetan.

Irakurri gehiago...
 
Miriam Ocariz

Miriam Ocariz diseinatzaile bilbotarrak Bilboko “Lanca” Nazioarteko Eskolan Moda Diseinuko titulua (1990) eta Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederren graduatua, teknika grafikoen espezialitatean, (1992) eskuratu ditu.

Hurrengo gaiei buruzko ikastaro eta tailerretan ere parte hartu du: arte grafikoak, argazkigintzako teknikak, marketina eta moda, ehunen manipulazioa eta esperimentazioa, modaren estilismoa eta ordenagailu bidezko patroigintza. 1991 tik 1993ra moda lehiaketa batzuetako lehenengo saria irabazi zuen.

1993. urtean jantzi-marrazkien diseinuko lehenengo saria irabazi zuen. 1993tik 1998ra diseinatzaile bezala lan egiteaz gainera “Lanca” eskolan Diseinua eta Moda ikasgaiko irakaslea izan zen. 1994an, Miriamek eta bere bazkideak “Monge-Ocáriz” izeneko denda ireki zuten, eurentzat lehenengoa izanik. 1998 eta 1999 urteetan, goi-mailako jantzigintzako Javier Barroeta euskal diseinatzailearekin elkarlanean aritu da Miriam.

Irakurri gehiago...
 
Carlos Polo

NTS Mobile softwaren garapenaz arduratzen den enpresa bat da. Orain dela lau urte sortu zen eta merkatu lehiakor batean posizionatzen jakin izan du.

Giltzarria: lana, lana eta lana eta merkatuaren ezagupen ezin hobea. Konpainia handien giroan kokatzen eta ezagun bihurtzen jakin izan dute, batere erraza ez den gauza.

Carlos Polok, bazkideetako batek, bere esperientziaren berri ematen digu.

Irakurri gehiago...
 
Baleuko

Kateen programazioan gertatutako aldaketek eta enpresaren barneko bilakaerak berak Baleuko S.L.ren negozio-eskaintza zabaltzera eraman zuten.

Hala, bestelako formatuak ekoizten hasi zen enpresa: lehiaketak, magazineak, barietateak,...

Irakurri gehiago...
 
Mikel Urizarbarrena

Panda Software (segurtasun informatikoa) 1990eko ekainean hasi zen Mikel Urizarbarrenaren eskutik, enpresako zuzendari nagusia.

Zaldibartarra eta 45 urtekoa, Ingeniaritza Eskolan ikasi zuen. Hiru enpresa sortu ditu, kasu guztietan emaitza bikainekin. Orain, Panda Softwarekin, mundu erdiko informatika dendak bere irudi komertzialaz bete ditu, ordenagailuak birusen erasoetatik babesten dituen panda hartza.

Ingeniaritza Teknikoko ikasketak amaitzean, Arrasateko enpresa-inkubadore batean lan egin zuen. Beste bazkide batzuekin batera Lantek sortu zuen, ordenagailuz lagunduriko diseinu eta fabrikazio softwaren garapenean ziharduen baltzua. Hiru urtetan baino ez, Lantek bere segmentuko liderra izatera iritsi zen.

Irakurri gehiago...