Hasiera
Geure ekintzailerik gogokoenak
Abene Mendizabal. STOP

Geure ekintzailerik gogokoenak
Abene Mendizabal. STOP
Abene Mendizabal. STOP

Stop Espainiako goi mailako turismoaren harreran eta destino nazional nagusietan ekitaldiak antolatzen diharduen enpresa da. 1998tik geroztik, aisia edota negozioak direla eta enpresara jotzen duten bezeroez arduratzen da, euren ekitaldiak antolatuz edota Espainiara datozen euren gonbidatuen harrera eginez.
Enpresaren bulego sareak (Bilbo eta Bartzelona) eta laguntzaile esklusiboek Espainiako destino guztietan zerbitzu bikaina eta pertsonalizatua eskaintzea ahalbidetzen dute. Bilboko Guggenheim Museoak Stop aukeratu zuen mundu osotik datozen euren bezeroez ardura zedin Guggenheim Museoan egiten diren bisita gidatu pribatuetan.
Entrevistando a... Abene Mendizabal.
Nolakoa izan zen zure enpresa proiektuaren sorrera eta zein izan zen hori abiaraztera bultzatu zintuen motibazio pertsonala?
Stop, hasiera batean Stop Bilbao izenekoa Bilbon bakarrik genuelako bulegoa, 1998ko abuztuan sortu zen. Lan Ekintzaren bitartez antolatu genuen nire bazkide Amaia Makuak eta biok. Arrazoia: Bilbo bizitzen ari zen aldaketa. Enpresa hau Bilbo berriarekin bat etor zitekeela iruditu zitzaigun.
Zein izan zen zure proiektu ekintzailearen eragingarria ?
Kafe pare bat, eta aurrera! Lan Ekintzaren laguntzarekin. Oso motibatuak geunden.
Nolakoak izan ziren zure negozioaren lehen urratsak eta ondorengo garapena?
Lan Ekintzan burututako prestakuntza hilabeteak amaitu eta berehala hasi ginen lanean. Amaia zuzenbide ekonomikoan lizentziaduna zen eta ni turismoan lizentziaduna naiz, halaber zortzi urtez turismo gidari internazionala izan nintzen. Lehenengo bezeroa agertu zenean, ni Parisen nengoen gida moduan egiten nuen azken bidaian. Gure hasiera mundu guztiarena bezain gogorra izan zela imajinatzen dut, baina aldi berean liluragarria ere izan zen. Bilbora etorri nahi zuen edonoren bidaia antolatzen genuen (ikasleak, enpresak, etab.). Denbora ASKO eta ASKO inbertitu behar izan genuen laguntzako langile moduan lagunduko gintuzten pertsonak prestatzen, batik bat gidak. Mundu guztian zehar bidaiatzen genuen Bilbo salduz eta bidai horietan ez genuen dirua gastatuz. Handik bi urtetara (1990ean) Amaia eta biok banatu ginen (banaketa bizkorra eta erraza izan zen, arazorik gabekoa). Ni stop Bilbao-ko bazkide bakarra bihurtu nintzen orduan. Handik urte batera bulego bat zabaldu genuen Bartzelonan (stop Barcelona). Pixkanaka enpresek egiten dituzten bidaia pizgarrien harreran espezializatu ginen. Jadanik enpresa espezializatuagoa ginen. Beraz, Stop enpresak bi hasiera izan zituen bi enpresa kontzeptu desberdinekin eta bi kasuetan dirurik gabe (bigarrenean dirua baino zorrak genituen).
Zer motatako zailtasunak aurkitu zenituen zeure negozioa abiaraztean?
Enpresa berri bati eta nahiko berria den produktu bati dagozkienak, nahiz eta orduan zailtasunak iruditu ez, beheak eta goiak irenstean pentsatzen baikenuen. Ez zegoen gidarik (ezinbesteko gremioa gure sektorean) eta prestatu behar ziren, aurrekaririk ia ez genuen, ibilbideak diseinatu behar ziren, jatetxeak topatu, guztiei turismo hartzailea zer zen azaldu, stop zer zen. Eta oroz gain, enpresa guztien Grial Saindua: mundu guztian zehar BEZEROAK TOPATZEA (hasieran Europara mugatu ginen, eta ez zen gutxi izan).
Zein urrats jarraitu zenituen zeure negozioaren barne antolakuntzarako?
Hasieran antolakuntza ez zen gure lehentasuna, aurrera atera behar ginen. Ezin da enpresa bat antolatu enpresa ez den arte. Urte pare bat eman genuen laguntzaileak bilatzen eta prestatzen. Hasieran, nire bazkideak denbora gehiago ematen zuen bulegoan, nik kalean eta hirugarren pertsona bat (Elvira, oraindik ere nire konfiantzako pertsona dena) telefonoaz arduratzen zen, kontabilitatea eramaten zuen eta oro har pixka bat denetarik egiten zuen. Ondoren jende gehiago sartu zen eta enpresa ez ezik norberaren eginbeharrak ere zehaztuz joan ziren.
Egun, produktuen diseinurako eta bezeroarentzako arreta-zerbitzurako sail bi daude (bata Bartzelonan eta bestea Bilbon), kontabilitate sail bat, noski, Elviraren esku dagoena, eta Guggenhein Museoaren sailaz arduratzen den beste pertsona bat (orain dela lau urtetik hona, museoaren agentzia ofiziala gara, alegia, museoak eskatzen dizkigun bisita gidatuez arduratzen gara). Gerentzia ere badago, kasu honetan sozietatearen berdina dena (ni neu), finantza zuzendari bat eta IT sail txiki bat. Orotara 9 pertsona gaude lantaldean, 15 bat gidariz gain.
Egun, produktuen diseinurako eta bezeroarentzako arreta-zerbitzurako sail bi daude (bata Bartzelonan eta bestea Bilbon), kontabilitate sail bat, noski, Elviraren esku dagoena, eta Guggenhein Museoaren sailaz arduratzen den beste pertsona bat (orain dela lau urtetik hona, museoaren agentzia ofiziala gara, alegia, museoak eskatzen dizkigun bisita gidatuez arduratzen gara). Gerentzia ere badago, kasu honetan sozietatearen berdina dena (ni neu), finantza zuzendari bat eta IT sail txiki bat. Orotara 9 pertsona gaude lantaldean, 15 bat gidariz gain.
Zer nolako laguntzak izan zituen zure enpresak hasierako zailtasunak gainditzeko?
Lan Ekintzari eskerrak eman behar dizkiogu prestakuntzarekin laguntzeagatik. Laguntzak, zentsu hertsian esanda, ez genituen izan, hala ere, Lan Ekintzaren lehen saria irabazi genuen 1999an (saria: 500.000 pzta) eta ondoren Garapeneko hirugarren saria Euskadi mailan (beste 500.000pzta). Horiek sariak izan ziren, ez laguntzak.
Zure negozio ideia sustatzeko beharrezkoa zen kapitala biltzea erraza suertatu zitzaizun?
Gutxi gora behera. Ez zen arazo larria izan.
Nola lortu zenuen kapital hori (zeurea, laguntza instituzionalak, lagunak eta familia, finantza erakundeak, arrisku-kapitala...)?
Neurea eta finantza erakundetatik jasotakoa. Ez dut inoiz inor ekonomikoki stop-en nahasi. Ez zait aproposa iruditzen. Hau enpresa bat da, eta hola eraman behar dugu.
Zer egin behar lukete erakundeek kultura ekintzailea gizartean sustatzeko?
Informazioa, prestakuntza eta hasierako laguntza. Lehiaketek motibatzen dute. Ezin diogu, eta ez litzateke bidezkoa, erakunde bati gure enpresa aurrera ateratzea eskatzea. Enpresaburuen beharra da hori, baina kontrataziorako laguntzak eta doako prestakuntza eskaintzea ondo legoke.
Zure ustez Bizkaia lurralde aproposa al da proiektu ekintzaile bat abian jartzeko?
Hori proiektu motaren araberakoa da. Bizkaian ez nuke inoiz kalean capuccino hotzak zerbitzatzeko enpresa bat jarriko, baina beste negozio mota bat agian bai. Erabakia enpresaren aukeren araberakoa izan behar du, eta ez probintzia zehatz batek ematen dituen laguntzen araberakoa. Hau hola da, egungo ogia biharko...
Bizkaiko eta Euskadiko klima sozio-ekonomiko eta kulturala aproposa al da ekimen ekintzaileak garatzeko?
Noski baietz. Gure gizartea jantzia, enpresa-ohituraduna eta ekintzailea da. Apartak gara, ezta?
Zure prestakuntza baliagarria izan zitzaizun negozioa abiaraztean?
Negozioari dagokionez, nire prestakuntza ez zen oso baliagarria izan, baina nire esperientzia zerbait gehiago. Nire bazkidearen banaketari dagokionez, kredituak bilatzeaz eta giza baliabideez (batez ere azken honetaz) ez nuen ideiarik.
Nola ikusten duzu prestakuntza eta lanbide eremuaren arteko harremana?
Irreala. Maitasun harremanekin gertatzen den gauza bera gertatzen da, aurretik gauza asko entzun badituzu ere, bada beti harritzen zaituen zerbait. Nahiz eta prestakuntza handia izan, uste dut ekintzailea pittin bat arduragabea (eta gaztea) izatea baikorra dela, ordea gehiegi sufritzen da. Ni jadanik ez naiz ez horren gaztea, ezta horren arduragabea ere, eta hasieran baino gehiago sufritzen dut, stop handiagoa izanda ere, nahiz eta horrek arrisku gehiago egotea suposatzen duen. Bizitza bera bezalaxe…
Zure ustez, zer hobetu behar litzateke prestakuntza eskaintza lan mundura egokitzeko?
Ikastaro praktikoak, enpresak sortu eta arrakasta izan eta porrot egin dutenek emanak. Egoera errealak. Zer egin behar den erabaki behar den kasu erreal eta zailen inguruko taldekako eta banakako lanak. Teorilariak errealitatetik babestuagoak bizi dira eta ekintzaileek errealitatea behar dute, bestela ondoren jasoko duten errealitate dosia gogorregia izango da.
Nolakoa da zure enpresako eguneroko kudeaketa? Zerk kezkatzen zaitu, zeri jartzen diozu arreta gehien?
Galdera honek erantzun luzeegia eskatzen du. Kezkatzen nauen horretan kontzentratuko naiz, edozein enpresaren oinarriak izango direla suposatzen dudan arren (Donuts saltzailearena izan ezik, guztia saltzen baitu). Nire lantaldea stop-en pozik egotea arduratzen nau (gustura, diruarekin, motibaturik eta geroko ilusioekin), bezeroak gero eta gehiago eta hobeak izatea (batez ere hobeak), ekonomikoki gure ahalmen eta aukerekin (asko direla) batera aurrera egitea, eta nik zuzena dena egitea.
Eguneroko kudeaketari dagokionez, ez dakit. Ez dago nire esku. Enpresa honetako pertsonarik hondagarriena naiz, baina gainontzeko lantaldeari esker ondo kudeatuta dago guztia.
Eguneroko kudeaketari dagokionez, ez dakit. Ez dago nire esku. Enpresa honetako pertsonarik hondagarriena naiz, baina gainontzeko lantaldeari esker ondo kudeatuta dago guztia.
Zerk motibatzen zaitu egunero jarraitzeko?
Stop garrantzitsua dela eta garrantzitsua izango dela.
Atzera begira, hartutako zein erabaki aldatuko zenuke?
Ez dut atzera begiratzen, ez gehiegi behintzat.
Zer mehatxu eta arazo topatu dituzu eta nola konpondu dituzu?
Mota guztietakoak (ekonomikoak, giza baliabidekoak, egoera baten aurrean zer egin jakin ez...) nire printzipioen arabera konpondu ditut helburua beti stop-en onura izanik.
Halaber, zer aukera topatu dituzu?
Guk bilatu ditugunak eta stop-en konfiantza duten bezeroek eman dizkigutenak.
Zure proiektuan garatutako zein alderdiz sentitzen zara harroago?
Nire lantaldeaz eta nire negozio ikuspegiaz.
Zer proiektu garatzea duzu buruan?
Hazkunde garaian gaude. Hiru urteko epean stop-ek fakturazioa bikoiztea espero du horrek dakarren guztiarekin (lantalde zabalkuntza, ekintza komertzial handiagoa baina bideratuagoa, aholkularitza eta prestakuntza gehiago etab.) Era berean, gure proiektuak gero eta sendoagoak dira: hasieran 50 pertsonentzako ekitaldi eta bidaiak antolatzen genituen eta orain 1000 pertsonentzat. Adrenalina une batean gaude.
Bestelako esperientzia ekintzailetan parte hartu al duzu?
Kanpo aholkulari informal bezala, ezer serioa.
Zein da balantzea? Nola baloratuko zenuke esperientzia?
Sinesgaitza. Oso sakona.
Zer aholku emango zenieke negozio bat abiarazi edo abiaraztean pentsatzen dutenei?
Euren buruari benetan nahi dutena zer den galdetzea eta errealistak izatea esku artean dutenarekin eta euren buruarekin.
Zure ustez zergatik da horren eskasa ekintzaile kopurua?
Arriskua.






