Hasiera
Geure ekintzailerik gogokoenak
Carlos Polo. NTS Mobile

Geure ekintzailerik gogokoenak
Carlos Polo. NTS Mobile
Carlos Polo. NTS Mobile

NTS Mobile softwaren garapenaz arduratzen den enpresa bat da. Orain dela lau urte sortu zen eta merkatu lehiakor batean posizionatzen jakin izan du.
Giltzarria: lana, lana eta lana eta merkatuaren ezagupen ezin hobea. Konpainia handien giroan kokatzen eta ezagun bihurtzen jakin izan dute, batere erraza ez den gauza.
Carlos Polok, bazkideetako batek, bere esperientziaren berri ematen digu.
Entrevistando a... Carlos Polo
Nolakoa izan zen zure enpresaren sorrera eta zein izan zen zure enpresa proiektua abiaraztera bultzatu zintuen motibazio pertsonala?
Egia esan, hasiera pittin bat nahaspilatsua eta planteamendu zehatzik gabekoa izan zen. Argi nuen ekintzailea izan nahi nuela, baina ez nuen horren argi zer egingo nuen. Horrek lehen 6 hilabeteak beldurgarriak izatea eragin zuen, langabezi sorospenik gabe, oso aurrezki gutxiekin eta gurasoen etxean bizitzen. Hala ere, mugimendu askatasun horrek eta enpresa eta merkatu baten sorrerari aurre egiteak beste batzuentzat lan eginez lortuko ez nukeen eragingarri bat suposatzen zuen niretzat.
Zein izan zen zure proiektu ekintzailearen eragingarria ?
Nire urtebetetzea. Urtarrilaren 9an nire nagusiaren bulegora joan nintzen eta nire karguzketa aurkeztu nion. Zalantzarik gabe (eta denborarekin ohartu naiz) inoiz egin didaten urtebetetze oparirik onena izan zen.
Nolakoak izan ziren zure negozioaren lehen urratsak eta ondorengo garapena?
Hasieran, proiektuaren lehen urratsak desastre hutsa izan ziren. Antolaketa eta lege gai batzuk bakarrik nituen argi, baina eskaintza planteatzea falta zitzaidan. Arrisku-kapitaleko konpainia eta enpresen sorkuntzarako laguntza ematen duten administrazio-estamentuei esker, pixkanaka-pixkanaka produktu eta zerbitzuei azken ukituak eman nizkien eta planteamendua zehazten amaitu nuen. Alabaina, denborak aurrera egin ahala, merkatua (bezeroak) izan zen ematen eta kentzen zidana, eta hortaz enpresaren planteamendua denborarekin moldatuz joan zen.
Zer motako zailtasunak aurkitu zenituen zure negozioa abiaraztean?
Egia esateko, nire ustez enpresa bat sortu eta abiarazteko orduan (klase ertaineko pertsona gazte batentzat behintzat) gai ekonomikoa da arazo nagusia. Dirua ez da edonolako kontua mota honetako negozio batean hasteko. Batez ere, negozioaren aktibo nagusia pertsonak badira (eta beraz, zama nagusiak euren nominak). Zerbitzu konpainia guztiek gaitz arrunt bera izaten dute.
Aurkitu zenituen arazoen artean, zeintzuk izan ziren konpontzen zailenak: ekonomikoak, pertsona eta bestelako baliabideekin lotura dutenak, etab.?
Bi arazo nabarmenduko nituzke nagusiki: ekonomikoa eta merkataritzakoa. Zaila da merkatuan lekua aurkitzea, batik bat, zure zerbitzu edo produktuak konpainia handien segmentura bideratuta badaude.
Zein urrats jarraitu zenituen zure negozioaren barne antolakuntzarako?
Egin nuen lehenetariko gauza beste hiru bazkide topatzea izan zen, bakoitza ni ahulago nenbilen eremuetan aditua. Gauza desberdinez arduratzen ginen bakoitza. Hori egungo antolakuntzaren aurre-eskola izan zen. Egin nuen bigarren gauza oso garrantzitsua izan zen, saltzen lagunduko ninduten jadanik sendotutako konpainiak bilatu nituen. Hortik aurrera, eta pixkanaka-pixkanaka hazi ahala, eragiketa-sail desberdinak ezarri genituen: merkataritza. marketing eta baita giza baliabideena ere, Madrilen merkataritza bulego bat ireki genuen eta gaur arte.
Zer nolako laguntzak izan zituen zure enpresak hasierako zailtasunak gainditzeko?
Nahiko eszeptikoa izan arren, egia da Bizkaiko Foru Aldundiak, BEAZ bidez, eta Eusko Jaurlaritzak (SPRI) dezente lagundu gintuztela SUSTATU KIDE, SUSTATU BIDEBERRI eta INTEK moduko programa desberdinekin. Mesfidantzaz hasi ginen eta lan egin ahala, erakunde hauekin genuen harremana erabat aldatu zen, benetako "bazkideak" bihurtu arte. Hartu dudan sorpresarik handienetarikoa erakunde desberdinetako laguntzak eta diru-laguntzak kudeatzen dituzten teknikari eta politikoen inguruan nuen ikuspegiaren hobekuntza nabarmena izan da.
Jaso ez zenuen zer laguntza instituzional behar izan zenukeen?
Askotan pentsatzen nuen (eta zentsu batean oraindik ere pentsatzen dut) ez zela bidezkoa aktibo finkoan inbertitu behar zuten enpresek horrenbeste diru-laguntza eduki ahal izatea, eta berriz ingeniariak kontratatzeko dirulaguntzak horren gutxi izatea.
Zure negozio ideia sustatzeko beharrezkoa zen kapitala biltzea erraza suertatu zitzaizun?
Egia esan ez. Beharrezkoa zen kapitala bazkideek ekarri genuen konpainiara. Hala are, egia da Administrazioak berehala eman zizkigula dezente lagundu gintuzten hainbat diru-laguntza.
Zer egin beharko lukete erakunde publikoek kultura ekintzailea gizartean sustatzeko?
Nire ustez orain egiten dutena egokia da. Traktore lana betetzen dute diru-laguntza, ekintzaileentzako gertakizun, eta marketing kanpainei esker. Arazoa gizartearen ekiteko gogo faltan aurkitzen dela iruditzen zait.
Zure ustez Bizkaia lurralde aproposa al da proiektu ekintzaile bat abian jartzeko?
Noski baietz. Guri lan-merkatu zabala eta oso ondo prestatua, beste lurraldetako batezbestekoaren gainetik aurkitzen diren teknologien jasotzaile diren enpresak eta Europarekin lurrez zein airez komunikazio ona bermatzen digu.
Zer abantaila eta ahulezia existitzen dira Bizkaian oro har?
Abantaila nagusi moduan herri administrazioen kultura ekintzailea nabarmenduko nuke. Era berean, badira ere oso garrantzitsuak diren beste batzuk, adibidez oso prestatua eta eremu askotan espezializazio aurreratuak dituen lan merkatua. Gainera, industria iraultzan sortutako lurraldearen ahalmen ekonomikoa oraindik mantentzen da.
Guk aurkitu izan dugun oinarrizko ahulezia beste probintzia batzuetan produktuak saltzen dituzten Euskal Herriko konpainiei terrorismoak eragindako oztopoa izan da. Zenbait enpresetan erabakitze ahala duten pertsonei ez zaie batere eroso suertatzen egoitza Bilbon duen enpresa bat kontratatzea. Nolabait esatearren, bidegabekoa da hartzen duten mendekua.
Guk aurkitu izan dugun oinarrizko ahulezia beste probintzia batzuetan produktuak saltzen dituzten Euskal Herriko konpainiei terrorismoak eragindako oztopoa izan da. Zenbait enpresetan erabakitze ahala duten pertsonei ez zaie batere eroso suertatzen egoitza Bilbon duen enpresa bat kontratatzea. Nolabait esatearren, bidegabekoa da hartzen duten mendekua.
Bizkaiko eta Euskadiko klima sozio-ekonomiko eta kulturala aproposa al da ekimen ekintzaileak garatzeko?
Gizartea eroso sentitzen da soldatapeko lanetan, eta ez dakit ohartzen den ekitearen garrantziaz. Hala ere, hau ez da bakarrik Euskadiren gaitza, beste leku askotan gauza bera gertatzen da. Nik uste dut gizartea ekonomikoki prestatua dagoela, eta are gehiago, herri administrazioen laguntza eta temari esker ekimen ekintzaileak garatzeko.
Bizkaiko eta Euskadiko ekintzaile kopurua egokia al da ala gehitu beharko litzateke? Eta kasu horretan, nola?
Inongo zalantzarik gabe, zenbat eta ekintzaile gehiago egon, orduan eta aukera gehiago gizartea ekonomikoki gara dadin. Alabaina, oreka bat mantendu behar da eta beti egon beharko dira soldatapeko langileak. Hori argi dago! Nire ikuspuntutik, kopurua gehitzea administrazioei dagokie ekimen honen antzerakoekin gogor lan egin eginez.
Nola deskribatuko zenituzke ekintzaile berriak?
Gizartea erabat aldatu da. Yuppiearen estereotipotik gorbatarik gabeko zuzendari gazteko enpresetara pasa gara, industria arloari zegozkion enpresak nagusi ziren ekonomiatik enpresa errentagarriena Internet bidezko orrialde hori batzuen (Google) antzeko zerbait den ekonomiara. Ez nuke jakingo ekintzaile berri bat nola deskribatu, baina dudarik gabe, ez dute gorbatarik janzten.
Zure prestakuntza baliagarria izan zitzaizun zure negozioa abiaraztean?
Zalantzarik gabe. Egia esan, perspektiba pixka batekin, ohartu naiz jaso nuen prestakuntza (nire kasuan goi mailako ingeniaritza informatikoa) oso baliagarria izan zaidala.
Nola ikusten duzu prestakuntza eta lanbide eremuaren arteko harremana?
Harremana zuzena da. Enpresaren eremuan hezi izan diren pertsona asko daudela egia izan arren, egia da ere horiek salbuespen bitxiak direla. Normalean, prestakuntza hobea duten pertsonek enpresa hobeak sortzen dituzte. Alderdi hau, batik bat, enplegatuen lan kalitatean islaturik ikusten da. Oro har, zenbat eta prestakuntza hobea izan enplegatzaileak, orduan eta harreman eta kalitate hobea enplegatuaren lanean.
Zer hobetu beharko litzateke prestakuntza eskaintza lan munduko beharretara egokitzeko?
Batez ere, ekintza zehatzen bidez derrigorrezko hezkuntzan zehar ekintzaile izatearen onurak azaltzea proposatuko nuke. Ekintza hauek nerabeek edo gazte unibertsitarioek ekintzaile izateko erabakia hartzea eragin dezakete. Alabaina, beste zerbait ahazten ari garela iruditzen zait, alegia, denbora batez soldatapeko langilea izan eta ekitea erabakitzen duena. Kolektibo hori, lan munduan esperientzia gehiago duenez gero, ekintzaile kolektibo indartsua da eta hauei bideraturiko ikasteko prestakuntza ekintzak ere egon beharko lirateke.
Nolakoa da zure enpresako eguneroko kudeaketa? Zerk kezkatzen zaitu, zeri jartzen diozu arreta gehiago?
Dudarik gabe, merkataritza eta marketing alderdietan aritzen naiz nagusiki.
Enpresaren lehen urteetan funtsezko alderdia da hori, batez ere salmenta gutxiko hazkundea eusten duen finantzazio onik ez baduzu.
Zerk motibatzen zaitu egunero jarraitzeko?
Batik bat, mugimendu askatasunak eta nik, merkatuaren baimenaz, nahi dudana sortu ahal izatea. Bada Stephen R. Coveyren esaldi bat honako hau dioena: "Etorkizuna iragartzeko modurik onena etorkizuna sortzea da". Egunero konturatzen naiz nire etorkizuna eta besteen etorkizuna sor dezakedala. Hori niretzat, inongo zalantzarik gabe, eragingarri izugarria da.
Atzera begira, hartutako zein erabaki aldatuko zenuke?
Asko! denborarekin inguruneak aldatzen du eta gehienetan ez zuk pentsatu moduan (erraza da erratzea, inor ez da igarlea). Atzera begiratzen baduzu, egun duzun informazioarekin, noski gauzak aldatuko zenituzkeela. Hala ere, uste dut ezin garela erabaki horiek hartu izanagatik kexatu, hartu zirenean, orduan zegoen informazioarekin aukera onena bailitzan egin zirelako.
Zure proiektuan garatutako zein alderdiz sentitzen zara harroago? Zeintzuk dira betepenak, alegia, ekintzailearen esfortzua konpentsatzen duen hori?
Gehien harrotzen nauena ekimen propio baten bidez lan egin eta bizimodua atera ahal izatea da, baina modu berean asko betetzen nau egunero ideiak, estrategiak eta asmoak burutzen laguntzen didaten enplegatuek nire enpresak sortutako lanpostu baten inguruan euren bizitza plana eraikitzeak.
Zer mehatxu eta arazo topatu dituzu eta nola konpondu dituzu?
Zoritxarrez gure mehatxu nagusiak lurralde honetako enpresa handiek ordaintze epeekin duten seriotasun faltak eragindakoak dira. Lan bat burutu ostean, 380 egunetara ordaindu izan digute, eta egin behar izan ditugun diruzaintza esfortzuak itzelak izan dira. Aukera honetaz baliatzen naiz ordaintze epeak arautzen dituen lege bat aldarrikatzeko, Europako gainontzeko lurralde serioetan bezala.
Halaber, zer aukera topatu dituzu?
Enpresa giro desberdinetan mugitu ahala, mota guztietako aukerak agertzen dira... batzuk besteak baino serioagoak, baina mota guztietako ekimenak heltzen zaizkizu. Oso bitxia da heldutasun jakina duten ohiko multinazionaletako zuzendariak nola interesatzen diren inbertsio murriztu bat eginda zurekin parte hartuko duten enpresa-ekimen bat bultzatzen eta nola saiatzen diren zu konbentzitzen enpresa bultza dezazun. Badirudi horietako asko frustatuta sentitzen direla enpresa ekimen bat bultzatu ez izanagatik. Horrek ematen duen kemena imajina ezina da.
Bestelako esperientzia ekintzailetan parte hartu al duzu?
Bai, beti iristen zaizkizu aukerak. Zehazki, nik negozio eskola batean eta PCen konponketarako enpresa batean inbertitu dut.
Zein da balantzea?
Balantze pertsonala ona da, ekonomikoa... urte batzuk barru esango dizut. Momentuz esan ahal dizut esperientzia guztiak erabat desberdinak izan direla eta gauza berri asko ikasteko balio izan zaizkidala.
Orain, zein proiektu garatzea duzu buruan?
Sekretuak dira. Beno, komentatu dezaket momentu honetan gehien kezkatzen nauena sendotutako ekimenak garatzea dela horrela produktuen eta zerbitzuen dibertsifikazioa lortzeko. Besteak beste, sakelako telefonoen entretenimendu edukien garapenean arituko garela komentatu dezaket.
Zer aholku emango zenieke negozio bat abiarazi edo abiaraztean pentsatzen dutenei?
Ez dakit aholkuak emateko ahalmen nahikoa dudan... Alabaina, nire ikuspuntutik gauzarik baliagarrienetarikoena beste ekintzaile batzuekin esperientziak partekatzea da. Horrela, ekintzaile berriek besteok jadanik egin izan ditugun akatsak ez lituzkete egingo.
Zure ustez zergatik da horren eskasa ekintzaile kopurua?
Inongo zalantzarik gabe, arriskuagatik. Ausardia izan behar da zure aurrezki guztiak inbestitzeko, zure etxea hipotekatzeko edo familia eta lagunei dirua eskatzeko merkatuak zure produktua edo zerbitzua ulertu eta kontsumitzearen zain zauden bitartean.






