Entrevistando a...
Fernando Canales.
Zein izan ziren zure enpresa-proiektuaren hastapenak eta zerk bultzatu zintuen enpresa-proiektua abiaraztera?
Jatetxe batean egiten nuen lan. Kalitate proiektua gero eta eskasagoa zela ikusi nuen (eta gero horrela gertatu zen) eta nire lanbidearen etorkizuna arriskuan zegoela ikustean kalitatezko neure etorkizuna abiaraztea pentsatu nuen.
Zein izan zen proiektu ekintzailea abiarazteko azken bultzada?
Ausardia. Ez nuen askorik galtzeko baina irabazteko, ordea, bai.
Zein izan ziren zure negozioaren hasierako sorkuntza eta geroko garapena?
Hasieran negozioa txikia zen, oso kontrolatua, baina langileen kalitatearen kudeaketa onaren ondorioz profesional bezala lan egiten hasi ginen.
Zein oztopo aurkitu zenituen negozioa abian jartzerakoan?
Hasieran pertsona batzuek ez zuten nigan sinesten, segurtasun handiagoa nahi zuten. Ez zuten giza ahala baloratzen.
Aurkitu dituzun arazoen artean zeintzuk izan dira konpontzeko zailenak: arazo ekonomikoak, langileenak, bestelako baliabideenak...?
Pixka bat denetarik.
Zein urrats eman zenituen negozioa barrutik antolatzeko?
Hasierako beharrizanak betetzen hasi ginen: barne kudeaketa, antolaketa, hornitzaileak eta azkenik bezeroak.
Zein motatako laguntzak izan zituen zure enpresak hasierako oztopo horiek gainditzeko?
Lagun profesionalen eta hurbileko senideen laguntza izan nuen.
Erakundeengandik jaso ez dituzun laguntzen artean zein behar izan duzu?
Bat ere ez.
Zure negozioa bultzatzeko behar zenuen hasierako kapitala erraz lortu zenuen?
Nire kasuan kaudimena kapitala baino garrantzitsuagoa zen, eta banketxe batzuk nitaz fidatu ziren.
Nola lortu zenuen kapitala (zeurea zen, erakundeen laguntzen bidez, lagun eta senideei esker, finantza erakundeen bidez, arrisku-kapitalarekin…)?
Denak.
Zein uste duzu dela erakunde publikoek izan beharko luketen eginkizuna gizartean kultura ekintzailea sustatu ahal izateko?
Hasierako kudeaketan diruz lagundu beharko lukete eta itzuli beharrik gabeko funtsen bat eman. Hasieran zailena da bidean beharrezkoa den burokraziari, ezezagunari, aurre egitea eta zein pauso eman behar diren jakitea. Hori jakinda, errazagoa da.
Bizkaia proiektu ekintzaileak abiarazteko lurralde egokia dela uste duzu?
Bai. Lagungarri den kalitatezko kultura bat dago hemen, eta kalitatezko egitura sozio-ekonomikoan abantailak daude.
Oro har, zein abantaila eta eragozpen daude Bizkaian?
Abantailak: sormena eta kalitatea baloratzeko kultura izatea. Horren bidez proiektu berritzaileak abiarazi daitezke. Eragozpenak: probintzia txikia da eta ezin da gauza batzuetaz berba egin...
Bizkaian eta Euskadin ekimen ekintzaileak garatzeko giro sozioekonomiko eta kultural ona dago?
Zalantzarik gabe.
Bizkaian eta Euskadin dagoen ekintzaile kopurua egokia dela uste duzu, ala gehiago egon biharko litzateke? Eta horrela bada, nola gehitu daiteke ekintzaile kopurua?
Enpresaburuak gehiago babestu eta baloratu beharko lirateke, nola? ba laguntzak emanez: enplegua sortzeko saria handiagoa izan beharko litzateke, batzuetan ekintzailearen eta profesionalaren arteko ezberdintasuna txikia da eta horrek ez du konpentsatzen. Ospe handiagoa ere behar da, azken finean, aurrerapausoa ematen lagun dezaketen maila guztiei sari handiagoa eman beharko litzaieke.
Zure prestakuntza lagungarria izan zen negozioa abian jartzerakoan?
Uste dut baietz.
Nola ikusten duzu prestakuntzaren eta lanbidearen arteko erlazioa?
Ona dela uste dut.
Zure ustez, zer hobetu beharko litzateke prestakuntza eskaintza lan-munduan dauden beharrizanetara egokitzeko?
Erakundeak ordaindu beharko lituzke birziklatze ikastaroak, eta ez enpresaburuak. Taldea da langilearen prestakuntza onari etekina ateratzen diona, ez enpresaburua.
Zein da zure enpresaren eguneroko kudeaketa? Zein ardura duzu eta zein alderdiri ematen diozu arreta gehien?
Langileak motibatzeari, pertsona eta profesional moduan hazteari eta azken finean gero eta gutxiago dakigula erakusteari: ilusioa eta apaltasuna.
Zerk bultzatzen zaitu egunero aurrera jarraitzera?
Ikasteko gogoak.
Atzera begira, hartutako erabakietatik zein aldatuko zenuke?
Proiektua hasieran baino larritasun gutxiagorekin hasiko nuke.
Zein mehatxu eta arazo izan dituzu eta nola lortu duzu horiek konpontzea?
Arazoen eta konponbideen arteko balantza beti izan da konponbidearen aldekoa. Horiei esker asko ikasi dut eta poztasuna ere handia izan da.
Era berean, zein aukera izan dituzu?
Izugarriak. Ateak irekitzen dira eta horietan erronka berriei aurre egiteaz gainera oso aberasgarriak diren esperientziak eta pertsonak aurkitzen dira.
Proiektuan garatutako zein alderditaz zaude pozago?
Hazteko gogoa duen talde baten buru izateaz.
Zein proiektu egingo duzu orain?
Agian atzerrian bateren bat.
Parte hartu duzu beste esperientzia ekintzaileren batean?
Bai eta horrela jarraituko dut.
Zein da balantzea?
Beti ona.
Zein aholku emango zenioke ekintzaile gisa hasiberri direnei edo negozioren bat abiaraztea pentsatzen ari direnei?
Pentsa dezatela irabaztekoa asko dela eta galtzekoa oso gutxi.
Zein uste duzu dela ekintzaile hain gutxi egoteko arrazoi nagusiena?
Maila guztietako ordainketaren ezberdintasunei buruz pentsatzen dutena: maila pertsonalean, ekonomikoan, sozialean, lanekoan, familiakoan, etab. eta ahalegina. Bizitzan dena dago balantza batean, txikitarik; beraz, bihur dezagun balantza hori erakargarri.
Amaitzeko, azalpen modura zera esan nahi nuke: hobetzea eta haztea pentsatzen ari diren biztanleez osatutako gizartea aberatsa da eta balioa gizakiena izan behar da beti. Erakundeek ahalik eta gehien bultzatu beharko lukete garapen ekintzailea, ideiak, proiektuak, saria.
Munduko herrialde aberatsenetako bitan, Japonian eta Alemanian, giza baliabideak baino ez dituzte. Zergatik ez da Euskadin gauza bera gertatzen? Jarrera arazoa da hori, baina sor daiteke (orain ez badaukagu behintzat).