Bizkaia Emprende: Bizkaiko enpresak sortzean ekintzaileari laguntzeko ekimen berritzailea.

Saltar navegación
"Eduki huts egiteko kemena."
Georg Wilhelm Friedrich HEGEL
 

Inkesta

Pertsona ekintzailea zarela uste duzu?
 

Honek sustatutako web gunea:
Bizkaiko Foru Aldundia. Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila
Bizkaian Ekin Sariak
Sustatu Programa
Hasiera arrow Geure ekintzailerik gogokoenak arrow Karmelo Vivanco. Baleuko

Karmelo Vivanco. Baleuko

Baleuko

Kateen programazioan gertatutako aldaketek eta enpresaren barneko bilakaerak berak Baleuko S.L.ren negozio-eskaintza zabaltzera eraman zuten.

Hala, bestelako formatuak ekoizten hasi zen enpresa: lehiaketak, magazineak, barietateak,...

Bigarren fase horren ostean, bere hazkunde-prozesu naturalari jarraituz, Baleuko S.L.k hirugarren etapari ekin dio -oraingoari-; bertan, ikus-entzunezkoen ekoizpena ekintza komunikatibo bezala planteatzen da, eta, alde horretatik, Baleuko S.L.k produktuaren gestio integralari heldu dio. ETBko lehen katetik emititzen den Betizu haur-programaren ekoizpenaren kasuan, programaren ekoizpenari dagozkion berezko zereginez gain, Betizu Kluba gestionatzeaz eta beraren merchandising-ildo osoa garatzeaz ere arduratzen da Baleuko S.L.

Hau da, ikus-entzunezko produktu baten gestioari ekin dio, hasieratik eta bere dimentsio osoan; alde horretatik, programa produktu komunikatibotzat hartzen du, pantailatik haratago doan dimentsio batez.

Era horretan, enpresa den aldetik, gaur egun Baleuko S.L. gai da telebista-ekoizleei dagozkien zeregin eta eginkizun guztiak bere gain hartzeko, eta, gainera, telebistako produktua oso-osorik gestionatu dezake , haren dimentsio soziala barne sartuta: erakundeen gestioa, ekitaldien gestioa eta marketinga.

www.baleuko.com


Entrevistando a... Karmelo Vivanco.

Nolakoa izan zen zure enpresaren sorrera eta zein izan zen zure enpresa proiektua abiaraztera bultzatu zintuen motibazio pertsonala?
Enpresa abian jarri zenean lau bazkide ginen, baina arrazoi desberdinak zirela eta, nagusiki negozioa hartzen ari zen norabidea, enpresa sortu eta urte batera bi baino ez ginen gelditzen. Enpresa hau eratzeko motibazio pertsonala ekoizpen-etxeen munduan sumatu genuen merkatu-nitxoa estaltzea izan zen.

Zein izan zen zure proiektu ekintzailearen eragingarria ?
ETB-k onartutako proiektu bat. Horri esker, ordura arte bezero jakin batzuk baino ez zituen proiektu bat sendotzeko aukera izan genuen.

Nolakoak izan ziren zure negozioaren lehen urratsak eta ondorengo garapena?
Hasiera batean enpresa kontzeptuak ekoizpideekin lotura handiago zuen. Pixkanaka, ekoizpideetako inbertsioak talentu sortzaileko inbertsioari leku utzi zion.

Zer motako zailtasunak aurkitu zenituen zure negozioa abiaraztean?
Finantza erakundeen konfiantza falta eta herri administrazioak teknologia berrien inguruan sortutako sektore berrien aurrean agerrarazitako sentikortasun txikia.

Aurkitu zenituen arazoen artean, zeintzuk izan ziren konpontzen zailenak: ekonomikoak, pertsona eta bestelako baliabideekin lotura dutenak, etab.?
Hasiera batean eta proiektuaren sendoketa arte, arazo ekonomiko garrantzitsuak izan genituen. Bosgarren edo seigarren urtetik aurrera, giza baliabideen faltak eragiten zituen hazkunde krisiak.

Zein urrats jarraitu zenituen zure negozioaren barne antolakuntzarako?
Akziodunek gure ekonomia eta finantza aholkulariarekin batera landutako enpresa diseinu batean oinarritu ginen.

Zer nolako laguntzak izan zituen zure enpresak hasierako zailtasunak gainditzeko?
Ez genuen laguntza ofizialik izan.

Jaso ez zenuen zer laguntza instituzional behar izan zenukeen?
Kreditu bigunak edo gure jarduerarekin lotura duten proiektuen finantzaziorako laguntza.

Zure negozio ideia sustatzeko beharrezkoa zen kapitala biltzea erraza suertatu zitzaizun?
Ez zen erraza izan, hala ere, egia da hasieran beharrezkoa zen kapitala bakarrik jarri genuela eta enpresa handitu ahala gehituz joan ginela.

Nola lortu zenuen kapital hori (norberarena, laguntza instituzionalak, lagunak eta familia, finantza erakundeak, arrisku-kapitala...)?
Norberaren kapitala izan zen.

Zer egin beharko lukete erakunde publikoek kultura ekintzailea gizartean sustatzeko?
Teknologia berriek eta hauen inguruan eratzen diren enpresek sorrarazten dituzten aukeren aurrean sentikorrak izan beharko lirateke eta erreflexu eta muskulatura nahikoa izan beharko lukete euren bulegoetara iristen diren enpresa proiektuak ondo aztertzeko.

Zure ustez Bizkaia lurralde aproposa al da proiektu ekintzaile bat abian jartzeko?
Nik uste baietz.

Zer abantaila eta ahulezia existitzen dira Bizkaian oro har?
Gizarteak, gaur egun behintzat, ekintzaileak aitortzen dituela. Halaber, egungo sistemak ekintzailea konpentsatzen du. Ahuleziei dagokionez, uste dut gure gizarteak eta gure sistemak ez dituela merituak erraz aitortzen. Baliteke irizpide klasistagoak edo ideologikoagoak egotea eta horiek gaitasunak eta jarrerak baino eragin handiagoa izatea.

Bizkaiko eta Euskadiko klima sozio-ekonomiko eta kulturala aproposa al da ekimen ekintzaileak garatzeko?
Nik uste momentu honetan baietz.

Bizkaiko eta Euskadiko ekintzaile kopurua egokia al da edo gehitu beharko litzateke? Eta kasu horretan, nola?
Nire ustez gehitu beharko litzateke. Urte askotan zehar ekintzaileek ez dituzte beste gizarte-mailakoek zituzten aukerak izan. Urteetan zehar gazte askoren helburua oposizioak gainditu eta administrazioan sartzea zen. Egoera aldatu da. Era berean, euskal gizarteak ekintzaileekiko zuen ikuspegia ere aldatu da. Ekimen pribatua areagotzeko proposamenak ebaluatu behar dira proiektuak eta aukerak modu objektiboan aztertuz eta ondoren administrazioak eta finantza erakundeek dituzten tresnez lagundu behar dira.

Nola deskribatuko zenituzke ekintzaile berriak?
Egiten duten horretan erabat sinesten duten pertsonak bezala.

Zure prestakuntza baliagarria izan zitzaizun zure negozioa abiaraztean?
Ideiak sortzeko, negozioa martxan jartzeko metodoa; enpresa bat lortzeko, ondoren etorri zen.

Nola ikusten duzu prestakuntza eta lanbide eremuaren arteko harremana?
Distantzia gehiegi dago bata eta bestearen artean.

Zer hobetu beharko litzateke prestakuntza eskaintza lan munduko beharretara egokitzeko?
Enpresa eta merkatua hezkuntza mundura, prestakuntzara hurbildu.

Nolakoa da zure enpresako eguneroko kudeaketa? Zerk kezkatzen zaitu, zeri jartzen diozu arreta gehiago?
Nire eginbeharrek merkatal eta sortze arloarekin dute lotura, halaber pare bat proiektuen zuzendaritzaz arduratzen naiz, bakoitzari dagokion lantalde eta ustiapen kontuarekin. Erabaki egokia hartzeko beharrezkoa den informazio guztia ez izateak arduratzen nau.

Zerk motibatzen zaitu egunero jarraitzeko?
Nire lana asko gustatzen zait, gainera Baleuko proiektuaren inguruan bizi eta geroko proiektu asko errealitate bilakatzen ari dira eta horrek ilusioa egiten dizu beti.

Atzera begira, hartutako zein erabaki aldatuko zenuke?
Ziur asko, gehiago eskuordetu ez izana eta zuzendaritza talde indartsuagoa eratu ez izana.

Zure proiektuan garatutako zein alderdiz sentitzen zara harroago? Zeintzuk dira betepenak, alegia, ekintzailearen esfortzua konpentsatzen duen hori?
Hasteko, sortze arloan gehien bat esfortzatu izana ekoizpideak bigarren plano batean utziz. Halaber, irudi sintetikoaren munduan eragina eduki izanak eta momentu erabakigarrietan erabakiekin asmatu izanak sektorean estatu mailan berriz ere kokatzea ahalbidetu digu. Konpentsazioei dagokionez, betepen garrantzitsuena zalantzarik gabe honako hau da: egunero, hilero, urtero gure enpresa proiektua garrantzitsua izatea jende dezenteren bizi proiektuak errazteko.

Zer mehatxu eta arazo topatu dituzu eta nola konpondu dituzu?
Gure arloan egunero izaten ditugu mehatxuak. Elkarlehia ugari dago eta emaitzak, alegia, produktuaren arrakasta edo porrota berehala ezagutzen dira. Gainera, merkatuak nahi badu zure produktua denbora errekorrean desager daiteke. Halaber, elkarlehiakideak daude, merkatu modak, etab. Orain arte, mugitzen garen merkatua ezagutzen dugunez gero, lanari esker eta agian baita talentu dosiei esker konpondu izan ditugu.

Halaber, zer aukera topatu dituzu?
Gure merkatu naturaleko idiosinkrasia berezi bat, elkarlehiakideen sarbidea eragozten duena.

Bestelako esperientzia ekintzailetan parte hartu al duzu?
Bai.

Zein da balantzea?
Positiboa.

Orain, zein proiektu garatzea duzu buruan?
Dezente dira esku artean ditugunak, europar merkaturako saltoak lehentasuna du.

Zer aholku emango zenieke negozio bat abiarazi edo abiaraztean pentsatzen dutenei?
Euren ideian erabat sinistu behar dutela eta presta daitezela gogor lan egiteko.

Zure ustez zergatik da horren eskasa ekintzaile kopurua?
Ziur asko gizarteak funtzionarioak saritu dituelako edo Administrazioak printzipioz ekimen pribatuari zegozkion eremuak usurpatu dituelako.