Bizkaia Emprende: Bizkaiko enpresak sortzean ekintzaileari laguntzeko ekimen berritzailea.

Saltar navegación
"Eduki huts egiteko kemena."
Georg Wilhelm Friedrich HEGEL
 

Inkesta

Pertsona ekintzailea zarela uste duzu?
 

Honek sustatutako web gunea:
Bizkaiko Foru Aldundia. Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila
Bizkaian Ekin Sariak
Sustatu Programa
Hasiera arrow Geure ekintzailerik gogokoenak arrow Miriam Ocariz. Diseinugilea

Miriam Ocariz. Diseinugilea

Miriam Ocariz

Miriam Ocariz diseinatzaile bilbotarrak Bilboko “Lanca” Nazioarteko Eskolan Moda Diseinuko titulua (1990) eta Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederren graduatua, teknika grafikoen espezialitatean, (1992) eskuratu ditu.

Hurrengo gaiei buruzko ikastaro eta tailerretan ere parte hartu du: arte grafikoak, argazkigintzako teknikak, marketina eta moda, ehunen manipulazioa eta esperimentazioa, modaren estilismoa eta ordenagailu bidezko patroigintza. 1991 tik 1993ra moda lehiaketa batzuetako lehenengo saria irabazi zuen.

1993. urtean jantzi-marrazkien diseinuko lehenengo saria irabazi zuen. 1993tik 1998ra diseinatzaile bezala lan egiteaz gainera “Lanca” eskolan Diseinua eta Moda ikasgaiko irakaslea izan zen. 1994an, Miriamek eta bere bazkideak “Monge-Ocáriz” izeneko denda ireki zuten, eurentzat lehenengoa izanik. 1998 eta 1999 urteetan, goi-mailako jantzigintzako Javier Barroeta euskal diseinatzailearekin elkarlanean aritu da Miriam.

1996. urtean aurkeztu zuen Miriamek, berak bakarrik, bere lehenengo bilduma Bartzelonako “Pasarela Gaudín”. Harrezkero Estatuko eta nazioarteko azoka eta pasareletan parte hartu du, Espainiako modan etorkizun oparoa duenetariko bat izatera helduz.

2002ko otsailean, Cibeles pasarelan, diseinatzaile gazte hoberenarentzako “L’Oreal Paris” saria irabazi zuen.

Parisko Colette, Londresko Urban Outfitters, Tokioko Fibo edo New Yorkeko Barneys zentroak bere jantzien aldeko apustua egin eta jantzi horiek “toki superfashion” delakoetan jarri dituzten batzuk dira.

www.miriamocariz.com


Entrevistando a... Miriam Ocariz.

Zein izan ziren zure enpresa-proiektuaren hastapenak eta zerk bultzatu zintuen proiektua abiaraztera?
Berez atera zen kontu hori. Ia bokazioa eta ilusio handiz egindako proiektua izan zen jendeak nire arropak janztea eta nik lanbide horrekin bizi ahal izatea. Gero, merkatuak arropa horiek eskatzen zituela ikusita, pixkanaka, enpresaren egitura sortzen hasi ginen.

Zein izan zen proiektu ekintzailea abiarazteko azken bultzada?
Gustatzen zaidan horretan lan egiteko ametsa. Oso gazte hasi nintzen eta ez nuen estropezu egiteko beldurrik.

Zein izan ziren zure negozioaren hasierako sorkuntza eta geroko garapena?
Enpresak hasieran baliabide oso urriak eta gutxieneko egitura zituen, ia zerotik hasi ginen. Pixkanaka lehenengo eskariak etorri ziren eta hauek eskuz eta bitarteko gutxirekin egin ziren. Baliabideak edukitzen hasi ginen eta finantza-erakundeek egindako maileguei esker langileak kontratatu, prestatu eta espezializatu genituen. Salmentak gehitu egin dira eta etekinak egitura teknikoa, langile kopurua eta komunikazioa hobetzeko erabili ditugu.

Zein oztopo aurkitu zenituen negozioa abian jartzerakoan?
Sortzen ari den edozein enpresak izaten dituenak, eta batez ere baliabide ekonomikorik eza. Gure filosofiaren arabera enpresan ez dago bazkiderik; ditugun finantza-baliabideak geureak eta finantza-erakundeek emandakoak dira eta, horregatik, hazkundea geldoa baina etengabea izan da. Hori da gure filosofia.

Aurkitu dituzun arazoen artean zeintzuk izan dira konpontzeko zailenak: arazo ekonomikoak, langileenak, bestelako baliabideenak...?
Arazo ekonomikoak. Ehunen industria beste lurralde batzuetan dago errotuta eta, orduan, langile egokiak, hornitzaileak, fabrikazio-tailerrak eta abar bilatzea ere arazoa izan zen guretzat.

Zein urrats eman zenituen negozioa barrutik antolatzeko?
Dena gertatu da astiro baina etengabe hazten. Emaitzak hobetzen eta baliabideak gehitzen joan diren heinean enpresaren egitura handitzean inbertitu dugu. Hasieran produktuaren, giza baliabideen eta merkataritzaren arloari eman genion garrantzi handiagoa, baina orain beste arlo batzuk garatzeari ekin diogu.

Zein motatako laguntzak izan zituen zuen enpresak hasierako oztopo horiek gainditzeko?
Enpresa sortzeko ez genuen laguntza publikorik eskatu; laguntzak oso gutxi izan ziren eta batez ere nire gurasoenak. Laguntza publikoak beranduago etorri dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailaren Eraberritu programari esker adibidez, nazioarteko azoketan sustatu eta parte hartzeko. Orain ICEXen laguntza baino ez dugu jasotzen eta horrekin nazioarteko azoketan parte hartzeko gastuaren zati bat ordain dezakegu.

Erakundeengandik jaso ez dituzun laguntzen artean zein behar izan duzu?
Proiektua abiarazteko hasierako kapitala edo finantza-erakundeen maileguei aplikatzeko laguntzak batez ere. Pentsatzen dut horrelako laguntzak egongo zirela, baina ez genituen eskatu. Horrelako proiektuak erregistratzen direnean dauden laguntzei buruzko informazioa bidali beharko litzatekeela uste dut.

Zure negozioa bultzatzeko behar zenuen hasierako kapitala erraz lortu zenuen?
Ez, ez. Zaila da enpresa berri bat sortzeko bankuaren maileguak lortzea. Norberak abalatu behar ditu.

Zein uste duzu dela erakunde publikoek izan beharko luketen eginkizuna gizartean kultura ekintzailea sustatu ahal izateko?
Nire ustez, enpresa berrien sorrera nahiko ona da gizartearentzat; beraz, erakundeen laguntza beharrezkoa izateaz gainera nahitaezkoa izan beharko litzateke proiektua bideragarria dela ikusten denean. Era berean, niretzat funtsezkoa da proiektuen eta ideien sorrera sustatu eta bultzatzea.

Bizkaia proiektu ekintzaileak abiarazteko lurralde egokia dela uste duzu?
Ez dakit zein diren beste sektore batzuek dituzten aukerak. Ehunen sektorean, eta modarenean zehazki, industria garrantzitsuena beste lurralde batzuetan dago. Horrek abantailak baino arazo gehiago ekartzen ditu.

Bizkaian eta Euskadin ekimen ekintzaileak garatzeko giro sozioekonomiko eta kultural ona dago?
Euskadi beti izan da kultura ekintzaile handiko lurraldea, nahiz eta egoera soziopolitikoak nolabait enpresa-garapena geldiarazi duen. Egoerak hoberantz egin ahala enpresa-garapena berraktibatu egingo da eta ondorioz kultura ekintzailea ere bai.

Proiektuan garatutako zein alderditaz zaude pozago?
Nire lantaldeaz eta produktuaren diseinu eta kalitatean egin dugun aurrerapenaz.

Zein proiektu egingo duzu orain?
Gure produktuak dibertsifikatzea ari gara pentsatzen orain.

Parte hartu duzu beste esperientzia ekintzaileren batean?
Orain dela 13 urte arropa-denda bat ireki nuen Bilbon bazkide batekin.

Zein da balantzea?
Denbora gutxiko kontua izan zen baina gauza garrantzitsuak ikasi nituen.

Zein aholku emango zenioke ekintzaile gisa hasiberri direnei edo negozioren bat abiaraztea pentsatzen ari direnei?
Zuhurtzia eta pazientzia, ausardia, adorea eta batez ere ilusio handia edukitzea.

Zein uste duzu dela ekintzaile hain gutxi egoteko arrazoi nagusiena?
Helburu argi bat ez edukitzea eta huts egitearen beldur izatea.