Bizkaia Emprende: Bizkaiko enpresak sortzean ekintzaileari laguntzeko ekimen berritzailea.

Saltar navegación
"Negozioetan, ausardia: lehena, bigarrena eta hirugarrena."
Thomas FULLER
 

Inkesta

Pertsona ekintzailea zarela uste duzu?
 

Honek sustatutako web gunea:
Bizkaiko Foru Aldundia. Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila
Bizkaian Ekin Sariak
Sustatu Programa
Hasiera arrow BIZKAIAN EKIN Sariak

BIZKAIAN EKIN Sariak banatzeko ekitaldia

Bizkaian Ekin sarien helburua da Bizkaian enpresa-ekimena bultzatzeko eta enpresak sortzeko ingurune egokia ezartzen duten pertsonen eta enpresen lana aitortzea.

Lehen edizioan, 2006an, hauek izan dira sarituak:

  • KOMUNIKAZIOA:
    TEKNOPOLIS. Zientziari eta teknologiari buruzko dibulgazio-saioa da eta zientziaren oinarrizko atalak jorratzen ditu. Horretaz gain, zientziaren efemerideen aipuak egiten ditu, zientzia- eta teknologia-gaiak sakontasunez aztertzen, eta ikertzaileei elkarrizketak egiten zaizkie. Elhuyar Fundazioak Euskal Telebistarentzat egiten du saioa.


  • JAKINTZA-INGURUNEA:
    CRISTINA GUTIÉRREZ-CAÑAS MATEO, Bilboko Ingeniarien Goi-Eskola Teknikoko katedraduna –U.P.V.-E.H.U. (Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen departamentua), eta AIRg enpresaren sustatzailea. Enpresa hori ingurumen-ingeniaritzan aritzen da, eta industrian sortzen diren kutsadurak identifikatu, prebenitu eta kontrolatzeko produktuetan eta zerbitzuetan espezializatuta dago.


  • ENPRESA TRAKTOREA:
    • Enpresa handia: GRUPO ORMAZABAL, 1967an sortutakoa, industrian aritzen da. Esperientzia zabala dauka tresna elektrikoen sektorean, eta azken urteetan beste sektore batzuetan dibertsifikatzeari ekin dio: telekomunikazioa, informatika eta segurtasuna

    • ETE: ZIV, 1993an sortutakoa. Tresna eta sistema digitalak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu eremu honetan: energia elektrikoa sortu, garraiatu eta banatzeko sistemen babes, kontrol, neurri, ingeniaritza, zerbitzu eta komunikazioan.


Sari-banaketa 2006ko azaroaren 28an egin zen Bilboko Euskalduna jauregian, eta hiru ekintzaile euskaldun handik hartu zuten parte:

  • Alberto Iñurrategi. 33 urterekin hamalau zortzi milakoak igota zeuzkan, ibilbide teknikoenak aukeratuz eta bide berriak zabalduz.

  • Miriam Ocariz. Marrazkigintzan duen maisutasuna modaren munduan erabiltzen du.

  • Mikel Urizarbarrena. Birusen kontrako softwareak sortzen dituen Panda Software enpresako sortzailea eta lehendakaria da. Arlo horretako garrantzitsuenetakoa da enpresa hori.

Premios BIZKAIA EMPRENDE 2006 Premios BIZKAIA EMPRENDE 2006 Premios BIZKAIA EMPRENDE 2006 Premios BIZKAIA EMPRENDE 2006 Premios BIZKAIA EMPRENDE 2006 Premios BIZKAIA EMPRENDE 2006